XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Izkribu horiek idatzi zituen Piarresek, 1979-1982. urteak artean, eritasunak ordukotzat joa zuelarik eta bere kargu guziak bazterrera utziak zituelarik. Bizpalau kaieretan, titulu ezberdinekin,
Nire adiskide Piarresen idazki horiek guziak begirune handirekin hartu ditut eta ahal bezain zuzen kronologiaren arabera ordenatu. Aitortuko dut, gertakari berak bizi izan ditugulakotz, harek eta nik, bereziki Hazparneko urteetan (1939-1951), ohar bat edo beste tartetik sartzeko gutizia jauzi zaitala, han hemenka, bainan ez, ez naiz ausartu.
Gainera, liburuaren lehen orrialdean berean irakurleak irakurriko ditu, nik bezala, lerro hauek: Ez da errex oroitzea zer eta non gertatu den, eta zuzen haren erraitea. Hortakotz bertze jokamolde errexago bat hartuko dut: Gogora heldu zaizkidan bezala, batere segidarik gabe ene biziko zenbait ixtorio salatuko ditut. Agian ez dira izanen beti aspergarriak, bainan batzuetan bederen irringarriak
.
Nitaz bertze lekukorik izan dudan kasu batean, hots, Hazparnen Alemanek hil zituzten Xemartin Tipy eta Albert Hirigoyen bi gazteen kasuan, zuzenketa bat egin badiet ere, erran dezaket beraz Piarres Larzabalen biziko ixtorioak ezarri ditudala, ahalaz, berak idatzi zituen idazkeran, bainan, berak eskatu bezala, haren biziko urteen segidari jarraikiz.